Hezkuntzarako Teknologia
Egun hainbat ikastetxetan ikusten dugun bezala, teknologia erabat lotuta dago hezkuntzarekin. Orain oso eskola gutxi aurki ditzakegu teknologia berririk gabe. Teknologia berri hauekin ikasleak ikas ditzake hainbat puntu interesgarri, esaterako, informazioa beste tokitan zehar aurkitzea, besteekin elkar komunikatzea, etab.
Era berean, 24/2007 Nafarroako boletin ofizialan hezkuntza prozesuak esandakoaren arabera ikasleek ohiko informazio iturriak eta teknologia berriak erabiliz modu autonomoan ikasteko trebetasunak bereganatu behar dituztela baieztatzen du. Honen bidez, ikastetxeetan teknologia berrien agerpena beharrezkoa bihurtu da. Guzti hau, urteetan zehar zabaldu egin da zeren eta egun, gehienok, edozer gauza egiteko internet-a erabiltzen dugu: informazioa aurkitzeko, iritziak trukatzeko, besteekin elkar komunikatzeko...1*
1*ren esteka: http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2007/64/Anuncio-0/
Bestalde, hainbat orrialde internetn ikusi ondoren honako hau adierazi behar dut: Intertet ia guztion etxeetan aurki ditzakegu eta etorkizuneko funtsezkoa izango dena bihurtuko da. Hau youtuben aurkitutako bideo batean eta Argia aldizkariaren orrialde batzuetan esandakoaren laburpena eta nire iritzia azalduko dut.
Bideoan zehar hainbat irudi deigarri iruditu zaizkit, batez ere hasierakoak non telebistak, irratiak (egun gure etxeetan aurki ditzakegunak) gurutze baten bidez agertzen dira. Zeren eta etorkizunerako irratiak, telebistak... ez dute gaur egun duten garrantzia berdina izango eta horretarako interneta egongo da,bertan irratia eta telebista, adibidez, hor bertan ikus dezakegu. Hori dela eta mundu digital baten barnean murgildurik aurkituko gara.
Bideoaren esteka:
http://es.youtube.com/watch?v=aD4XtZqJu-U

Zabaldu
del.icio.us